Ipuin kontaketa berezia, Liburuaren astearen baitan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 21a, 01:00

Ipuin kontaketa berezia hartu zuen atzo Iriarte etxeak. Idoia Sanchez eta Estrella Ndong aritu ziren Ekuatoriar Gineako ipuinak kontatuz. Jolas eta kanta egiteko aukera ere izan zuten bertara hurbildu ziren guztiek. Adi-adi jarraitu zuten ipuina bertaratutakoek; Idoiak euskaraz egiten zuen kontaketa eta Estrellak bere ama-hizkuntzan. Dantzan eta jolasean amaitu zuten ekitaldia Zizurkil goian.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!