Eguberrietarako plater goxoak prestatzen ikasten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 20a, 01:00

Villabonako Udaleko kultura sailak antolatutako 'Ondo jan Eguberrietan' ikastaroak harrera beroa izan du, beste behin. Azarotik abendura arte, hiru taldetan banatuta, Javi Rivero eta Iñaki Amondarain sukaldarien argibideak entzutera gerturatu da herritar ugari Behar Zana elkarteko sukaldera. Sarrerak, arrainak, haragiak nahiz postreak landu dituzte. Gaur izango dute azken saioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!