Liburuaren Astea abian da Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 20a, 01:00

Atzo Macarena Sanchez idazle zizurkildarra, liburutegian bere eleberri erromantikoa sinatzen aritu ondoren, Ekuatore Gineako ipuin eta jokoen txanda izango da gaur Iriarten. Aste osoko egitaraua:

-Abenduak 20, asteartea: Ekuatore Gineako ipuinak eta jokoak, Estrella Ndong eta Idoia Sanchezen eskutik. 17:30, Iriarte kultur etxean.

-Abenduak 22, osteguna: Konpasetan, bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar. 19:30ean Atxulondo kultur etxean. Susana Cencillo akordeoiarekin eta Garazi Kamio narratzaile. Kubatik Euskal Herrira arteko bidaia.

-Abenduak 23, ostirala: Teodoro Hernandorena XV. Ipuin lehiaketako sari banaketa, 17:30ean Atxulondo kultur etxean.

-Abenduak 28, asteazkena: Ipuinen mundua familian, 17:30ean Plazida Otaño liburutegian. San Millan, Otaño eta Pello Errotako umeek ipuinak bertsotan abestuko dituzte, eta, bat-batekoan arituko dira Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!