Erraldoi eta buruhandiak, abenduaren 28an ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 20a, 01:00

Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak Intxaur pilotalekura hurbilduko dira abenduaren 28an. Haiekin argazkiak atera, txupeteak utzi..., eta gozatzeko aukera izango dute txikiek 11:00etatik aurrera. Pello Mari Otaño, Joakina, Bernarda eta Maurizio erraldoiekin batera izango da Atxulondoko olagizona, bertan izango dira lau buruhandiak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!