Banatu da Behar Zana elkarteko errifen sari nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 20a, 01:00

Atzo iluntzean banatu zen Behar Zana pilota elkartearen errifen sari nagusia. Pello Mujika Mujika billabonatarrak Agustin Laskurain elkarteko idazkariaren eskutik jaso zuen saria:

Pello Mujikak pozarren jaso zuen saria, “egunez egun zenbaki sarituak begiratu nituen egunkarian eta sari nagusiarena ikusitakoan, gertu nenbilela jakin arren, ez nekien seguru nirea ote zen. Etxera joandakoan begiratu eta hala zela jabetu nintzen. Izugarrizko poza hartu nuen”, jakinarazi du.

Sari nagusia –saski ederra, bidaia eta Oria merkatal elkarteko kideen eskutik, elkarteko saltokietan erosketak egiteko 1000 euroko erosketa txartelez osatua– ez ezik, ohi denez, hiru sari txikiago ere zozketatu dira –saski txikixeagoa eta 200 euroko erosketa txartelak–. Hiru sari horietatik biren irabazleak Xabier Mendizabal Jauregi eta Joxean Jauregi Iruretagoiena herritarrak dira. Azken saridunaren berri jakitea soilik falta da, Larrea okindegian saldutako 9304 zenbakidunarena, alegia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!