Amador Granadosentzat, "Gipuzkoarren Kirolak Saria"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 19a, 01:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak abenduaren 15ean Irungo Ficoban ospaturiko Gipuzkoako Kirol Ekitaldian, 2016. urtean zehar eremu honetan nabarmendu diren herritarrak saritu zituen. Gipuzkoarren Kirolak Saria Amador Granados Alkortari eman zioten. Andoainen bizi den kirolariak Paraolinpiar Jokoetan parte hartu eta brontzezko domina irabazi zuen pistako txirrindularitzako taldearekin. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!