Kalera-kalera ekimeneko hitzorduak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 19a, 01:00

Gabon egunen inguruan, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Asteasun Kalera-kalera ekimenaren baitan. Abenduaren 24an, kalejira egingo dute Olentzarorekin, 18:30etan hasita. Abenduaren 30ean, hileko azken ostiraletako kontzentrazioa egingo dute, 19:00etan eta urtarrilaren 8an, Nekane Txapartegi herritarraren urtebetze egunean, argazki erraldoia egiteko deia zabaldu dute. 13:30etan jarri dute hitzordua. Urtarrilaren 14an Bilbon egitekoa den manifestaziora joateko autobusa ere antolatu dute. Asteasuko tabernetan dago izena emateko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!