Kirola nagusi izango da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 16a, 01:00

Kirol Astearen baitan bete-betean daude Zizurkilen. Atzoko tai chi ikastaro irekiaren ondoren, eskaintza zabala izango asteburu osoan zehar: biketriala, halterofilia, gau krosa, pilota, futbola... Egitaraua osorik:

Abenduak 16, ostirala

18:00 Bike trial erakustaldia Joxe Arregi plazan. Irene Caminos eta Gorka Susperregik eskainiko dute saioa.

Abenduak 17, larunbata. Hamabi orduz kirolean Zizurkilen

10:00 Haurrentzako kirol eta jokoak Intxaur pilotalekuan. Ondoren hamaiketakoa eta opariak.

16:30 Choper, balance bike eta pedaldun karts-ak Intxaur pilotalekuan.

18:30 Halterofiliako Eguberrietako Torneoa, Intxaur pilotalekuan. Umeei halterofilian aritzeko aukera emango zaie.

22:00 Haurren gau krosa.

22:30 Zizurkilgo XX. Gau krosa. Izena ematea, 21:00etatik auerra, Joxe Arregi plazan edo www.herrikrossa.com horrian

Abenduak 18, igandea

09:30 Zizurkilgo VI. Pilota txapelketako finalak Intxaur pilotalekuan. Segidan Zizurkil eta Hernaniko emakumeen arteko pala desafioa. (Osa-Gelbenzu/Alkorta-Gorostegi)

10:00 Danena-Billabona (benjaminak) partidak Zizurkilgo futbol zelaian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!