Ur presioaren jaitsieraz ohartarazi du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 16a, 01:00

Udala ur azpiegitura sarea berritzen ari da eta, besteak beste, ur galerak eta ur kontsumoan etenak saihesteko presio murriztaileak ipini ditu. Lan horien bitartez “posible da etxe batzuetan presioa jaitsi izana”. Horren aurrean herritarrei laguntza eskatu diete: 

“Herritarren laguntza beharko dugu, presio arazoak daudela konturatu ezkero, Udaletxean jakinarazteko eta ondoren zonaldeka presioa gehitzeko. Egoera honek suposatu ditzakeen arazoen aurrean lehenbailehen konpontzeko konpromsioa hartzen dugu. Barka eragozpenak”.

 

Komunikaziorako bideak:

  • Ataria arreta zerbitzua.
  • 943 300 830 telefono zenbakia.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!