Oinkarik kamiseta eta sudadera berriak kaleratu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 16a, 01:00

Olentzero badatorrela eta, opariekin laguntzeko asmotan, Oinkari dantza taldeak kamiseta eta sudaderen eskaera berria egin du. Oinkariko kideek azaldu dutenez, “iazko koloreez gain, kolore berriak ere gehitu ditugu, beraz animatu Gabon hauetan Oinkari oparitzera!”. Horretarako, gaur, abenduak 16, Txermingo ikastolako ganbaran egongo dira 17:30etatik 21:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!