Ohi bezala, Zanpatuz elkarteko kideak hilabetero jarduera bat antolatzen ahaleginduko dira. Batzarra amaituta, Joseba Oiarzabal eta Andoni Urbistondok Annapurnako egonaldiko ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute eta gauean afaria egingo dute Elutxeta sagardotegian. Afaria gaueko 21:30ak aldera hasiko da. Urteari amaiera emateko plan ederra.