Leizaran institutuko ikasle batek Kutxa saria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 15a, 01:00

Ikasketak bukatu dituzten Gipuzkoako ikasleen espediente onenak saritzen ditu urtero Kutxa Fundazioak. Orain arte sari horiek Unibertsitatearen esparrura mugatzen ziren, baina aurten, 40. Edizioarekin batera, Lanbide Heziketako espezialitatetara zabaldu dira.  Leizaran Institutuko ikasle batek sari garrantzitsu hori jaso du. Joana Uranga mutrikuarrak 2015-2016 ikasturtean bukatu zuen Gizarteratzea, Goi Mailako heziketa zikloa, oso emaitza onak jasoz. Abenduaren 13an, Eureka Museoan egin zen ekitaldian, zegokion saria eta diploma jaso zituen Joanak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!