Gabonekin lotutako aldizkaria, banaketa masiboa Aiztondon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 14a, 01:00

Gabonekin lotutako aldizkari berezia bihartik aurrera banatuko da Beterri-Aiztondo eskualdeko etxeetan. Banaketa berezia izango da urteko azken zenbakiarena; Aiztondo bailaran banaketa masiboa egingo baita, –Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu, Larraul eta Adunan–, harpidedun berriak erakarri nahian. Kanpaina puntuala izango da eta, ohi denez, abenduarn 29tik aurreragoko aldizkariak harpidedunengana soilik iritsiko dira.

Gai zerrenda, osorik:

3.- Iritzia: Jon Iraola Treku

4-5.- Euskal tradiziozko jantziak egoki janzteko argibideak

6-7.- Jostailuak, belaunaldiz belaunaldi

8-9.- Mimoz eginiko euskal jaiotza Zizurkilen

10-11.- Kanpoko lurretatik gurera: Eguberriak Moldavian, Urteberria Txinan

12-14.- Agenda

15.- Haurrari opariak egin behar dizkionaren galderak

16.- Bertsoak: Haritz Mujikak Zubimusu zubiari jarriak

17.- Eskaintza: Aiurriko harpidedun egitearen abantailak

18.- Haurrekin Gabonetan egiteko errezeta: Hostorezko zuhaitza

19.- Haurrekin Gabonetan egiteko eskulanak: Elurrezko panpinak

20-21.- Zozketa eta Hamabostean behin

22.- Zorion agurrak

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Banaketa hau berezia izango bada ere, aurrerantzean beti bezala, Aiurriko harpidedunek soilik jasoko dute etxean aldizkaria. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
  • Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Goiburuaren alboan, eskuin aldean dago harpidedun egiteko esteka.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!