Gabonetako denborapasak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 15a, 01:00

Haur eta gaztetxoekin batera eskulanak egiteko bi gauza behar dira: denbora eta adimena. Oporraldian gaudenez, denbora badago. Nondik hasi ez dakienarentzat, hona proposamen erraza.

Haurrekin egiteko Gabonetako eskulanak: elurrezko panpinak

Elementuak:

  • Esne botilak.
  • Kola.
  • Galtzerdiak, txanoak egiteko.
  • Zapi zaharrak, bufandak egiteko. Eskulan honetan kulero zaharrak erabili ditugu, baina edozerk balio dezake. Ahal bada, koloretsua.
  • Botoiak, begiak. Ez badaukazu, errotulagailu ezabaezinak erabiliz marraztu.
  • Soka, ponpoietako artilea biltzeko eta txanoak lotzeko. Ahal bada elastikoa.
  • Artilea, ponpoiak egiteko. Dendan erositakoak ere erabil daitezke.

1
{{IMG-36672}}
Botilak hautatu eta etiketak kendu. Ondo-ondo garbitu. Kola pixka bat gelditu bazaio, eta zikinkeria itsasten baldin bazaio, alkoholez garbitu.

2
{{IMG-36673}}
Botoiak itsatsi eta begiak ipini. Botila etzanda dagoela egiten baduzu, hobeto. Denbora eman, ondo lehortu arte.

3
{{IMG-36674}}
Txanoa galtzerdi zaharrekin. Muturra: ebakita duen aldea bi aldiz tolestu. Txorkatila aldea: ebakita duen aldea korapilatu eta alderantziz jarri.

4
{{IMG-36675}}
Txanoari ponpoia jarri. Motroilotxoa bildu duzunean, hatzetatik atera eta erditik lotu. Guraizeak hartu eta ertzak mozten joan, borobildu arte. Artilerik ez badaukazu, bolatxoa erosi eta itsatsi.

5
{{IMG-36676}}
Lepokoa egin. Hartu zapi zaharra (kasu honetan kuleroak) eta zinta luze bat lortu arte moztu. Ertzetan ebakiak egiten badizkiozu, politago geldituko zaizu.

6
{{IMG-36677}}
Panpina jantzi. Egin dituzun elementuak panpinari jantzi eta kito, prest duzu!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!