Gabonetako denborapasak, errezeta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 15a, 01:00

Etxeko txikiekin sukaldean aritzeko aukera eskaintzen du Gabonetako oporraldiak. Primeran pasako dute hojaldre edo hostorezko zuhaitz goxoa egiten.

Haurrekin egiteko Gabonetako errezeta: hostorezko zuhaitza
1.
{{IMG-36666}}
Edozein denda edo saltokitan eros daitezkeen osagaiak erabiliko dira hojaldrezko edo hostorezko zuhaitza egiteko. Hostorezko bi xafla behar dira. Komenigarria da lauki forma duena aukeratzea, zuhaitza egiteko egokiagoa delako. Txokolate krema ere beharko da zuhaitza barrutik betetzeko.

2.
{{IMG-36667}}
Labeko erretiluaren gainean laberako egokia den papera jarri, eta hostore xafla zabaldu bertan. Txokolate krema jarri behar zaio gainetik. Hotza dela eta krema hori gogor samarra badago, mikrouhin labean epeldu, errazago zabaltzeko. Hostorearen azalera osoa estalitakoan, bigarren xafla jarri gainean.

3.
{{IMG-36668}}
Zuhaitzari forma emateko momentua iritsi da. Labanarekin, kontuz egin beharreko lana da eta etxeko txikienek helduren baten laguntza beharko dute. Lehendabizi pinuaren oinarrizko forma egingo da. Ondoren, adarrak osatu. Horretarako, tiratxoak moztu beharko dira, erdi-erdiraino iritsi gabe.

4.
{{IMG-36669}}
Eguberrietako pinuaren adarrei itxura polita emateko momentua iritsi da. Lehen moztutako tiratxo bakoitzari bi bira emango zaizkio. Haurrei asko gustatzen zaie eskuak zikinduz sukaldean aritzea; ikaragarri gozatzen dute momentu horretan. Bi hostore xaflen artean txokolate krema dagoela ikusiko dugu.

5.
{{IMG-36670}}
Eguberrietako pinua itxura polita hartzen ari da. Zuhaitzari forma emateko garaian kendutako hostore puskekin, apaingarriak osa daitezke; izarrak, bolatxoak… Labera sartzeko momentua iritsi da. Aurrez berotuta eduki behar da. 180 gradutan, nahikoa izango da zuhaitza 15-20 minutuz bertan edukitzearekin.

6.
{{IMG-36671}}
Labetik atera ondoren, apaingarri gehiago jar dakizkioke nahi izanez gero. Marmelada pixka bat gainean zabalduz gero, erraz itsatsiko zaizkio txokolatezko txirbila, gindak, goxokitxoak edo gustuko beste edozein apaingarri. Momenturik goxoena iritsi da; elkarrekin prestatutakoa elkarrekin gozatzeko garaia. On egin!


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!