Kirol astea eta liburuaren astea, abiatzear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 14a, 01:00

Abenduko egitaraua bete-betea dator Zizurkilera. Ostegun honetan abiatuko da Kirol astea eta hainbat ekitaldi eskainiko dizkie herritarrei igandera bitarte. Ikusteko ezezik, parte hartzeko eta kirola egiteko ekitaldiak izango dira nagusi. Abenduaren 19tik 28 berriz, Liburuaren astea ospatuko dute, hainbat hitzordu eskainiz. Gaur eguerdian egin dute bi ekimenon aurkezpen ekitaldia. Jarraian, egitarauak:

Kirol Astea 2016

Abenduak 15, osteguna

18:40-19:40 Tai chi ikastaro irekia Atxulondon. Kirol hau ezagutzeko saioa izango da. Arropa erosoa ekartzea izango da bete beharreko baldintza bakarra.

Abenduak 16, ostirala

18:00 Bike trial erakustaldia Joxe Arregi plazan. Irene Caminos eta Gorka Susperregik eskainiko dute saioa.

Abenduak 17, larunbata. Hamabi orduz kirolean Zizurkilen

10:00 Haurrentzako kirol eta jokoak Intxaur pilotalekuan. Ondoren hamaiketakoa eta opariak.

16:30 Choper, balance bike eta pedaldun karts-ak Intxaur pilotalekuan.

18:30 Halterofiliako Eguberrietako Torneoa, Intxaur pilotalekuan. Umeei halterofilian aritzeko aukera emango zaie.

22:00 Haurren gau krosa.

22:30 Zizurkilgo XX. Gau krosa. Izena ematea, 21:00etatik auerra, Joxe Arregi plazan edo www.herrikrossa.com horrian

Abenduak 18, igandea

09:30 Zizurkilgo VI. Pilota txapelketako finalak Intxaur pilotalekuan. Segidan Zizurkil eta Hernaniko emakumeen arteko pala desafioa. (Osa-Gelbenzu/Alkorta-Gorostegi)

10:00 Danena-Billabona (benjaminak) partidak Zizurkilgo futbol zelaian.

 

Liburuaren astea

Abenduak 19, astelehena

18:00-20:00 Macarena Sanchez idazle zizurkildarra bere eleberri erromantikoak sinatzen, liburutegian.

Abenduak 20, asteartea

17:30 Ekuatore Gineako ipuinak eta jokoak, Estrella Ndong eta Idoia Sanchez, Iriarten.

Abenduak 22, osteguna

19:30 Konpasetan bidaia intimoa emakumeen istorioetan zehar, Susana Cencillo akordeoiarekin eta Garazi Kamio narratzaile, Atxulondon. Kuban hasiko dute ibilbidea, Euskal Herrian amaitzeko.

Abenduak 23, ostirala

17:30 Teodoro Hernandorena XV. Ipuin lehiaketako sari banaketa. 400 lanetik gora aurkeztu da aurten.
 

Abenduak 28, asteazkena

17:30 Ipuinen mundua familian, ipuina eta bertsoa uztartuz, liburutegian. Haurrek ipuinak bertsotan abestuko dituzte. Bat-batean arituko dira Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal.

Liburutegiko maskota egiteko oinarriak argitaratuko dituzte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!