Goine gaztak, zilarrezko bi sari Munduko Gazta Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 14a, 01:00

Donostian ospatu zen Gazten Munduko Txapelketa. Hiru mila gazta inguru bildu zen bertan, eta tartean zen Asteasuko Goine baserrian ekoitzitakoa. Bi sari jaso zituen Joseba Otaegiren gaztak; zilarrezko saria Idiazabal gazte ketuarengatik, eta zilarrezko bigarren bat gazta samur batengatik. Gazta mota ezberdinak egiteaz gain, yogurtak edota mamia ere ekoizten dute Goinen.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!