Sahararen aldeko diru bilketa larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 16a, 01:00

Datorren larunbatean, hilak 17, Hurria Sahara Elkarteak diru bilketa antolatu du Saharako errefuxiatuek bizi duten egoera humanitario larria eta elikagai krisi latzari aurre egiteko:

Goizeko 10:00etatik aurrera Goikoplazan jarriko dute mahaia eta 12:00etatik aurrera Juanita Alkain plazan. Diru bilketa egiteaz gain, 2017ko egutegiak ere salduko dituzte.

Diru bilketa honekin Sahararen aldeko 13. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena kanpainari hasiera emango diote Andoainen. Jasotako elikagai eta dirua 2017ko otsaila aldera irtengo da Euskal Herritik Tindufeko kanpalekuetara.

Bertan bizi duten miseria gorriaren adierazle gisa aipa daiteke Sahara Ilargi Gorri Erdiak eta ACNURek diotenez, anemia handia dagoela Saharan: haurren eta erditzeko dauden emakumeen %61 daude anemiak jota.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!