Estatu mailako saria Leizaran institutuari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 13a, 01:00

Leizaran BHI institutuko DBH 4. mailako ikasleak finalista geratu dira estatu mailan antolatutako III. Eskola-baratze lehiaketan, “Baratzetik platerera” proiektuarekin. 

Lehiaketa honen helburu nagusia, disziplinarteko hezkuntza proiektu bat eratzea da. Proiektu honek, nekazaritza, elikadura ekologikoa eta kontsumo jasangarria ardatz hartuta, “Eginez ikasi” hezkuntza sistema kooperatiboa martxan jartzea ahalbidetzen du. Saria Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Injenieritza Agronomiko Goi Mailako Fakultatean jaso zuten. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!