Iñistorra euskaltzaleen biltzarrak Santomas jaiaren edizio berria antolatu du San Juan plazako Kontzejupean. Txorixoaz edota taloaz gozatzeaz gain, Urnietan bertan egindako etxeko sagardoaz dastatu ahal izango da. Dagoeneko ohitura polita sortu da Urnietan ospakizun honen inguruan eta geroz eta gehiago dira santuaren ospakizunaz gozatzeko herrian bertan geratzen direnak.
Sagardo onena aukeratzeko emoziorik ez da faltako, eta ohi bezala 700 euroko balioa duen Eguberrietako saskia zozketatuko da. Aurretik hiru sari gehiago zozketatuko dira saskirako erostitako txartel berarekin. Musika, jana, edana,... denetik izango da Urnietan.