Labeque ahizpak Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 7a, 01:00

Luxuzko emanaldia ostiral honetakoa, Andoaingo Piano Jaialdi berriaren atariko izan zitekeena. Katia eta Marielle Labèque ahizpek lau eskutara emanaldia eskainiko dute iluntzeko 20:00etan hasita. 

Urteak dira nazioartean handik hona dabiltzala, eta Euskal Herrian aritzeari ez diote muzinik egiten. Tarteka Euskadiko Orkestrarekin edota Oreka TX taldearekin taula gainera igo dira. Baita Kalakan taldearekin ere. Musika kritikariek performance kutsua hartu izan diote Lapurdiko bi ahizpen emanaldiei. Argia astekarian, esaterako, zera idatzi zuten: “Bakoitzak nortasun markatua du, eta ondo jakin dute publikoaren artean zabaltzen, nolabaiteko legenda bat sortzeko haien inguruan. Katia jazz-zalea da, oldartsua, istrionismoa azaltzen duena. Marielle-k, aldiz, diskrezioa eta esanekotasuna primeran irudikatzen ditu”.

Abenduak 9, ostirala. 20:00. Bastero. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!