Barandiaran eta Franco eztigileak saritu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 6a, 01:00

Andoaingo Aitor Barandiaran eta Patxi Franco eztigileak saritu zituzten Usurbilen ospatu zen Erle egunean.

“Mila Lore” izeneko lehiaketan bigarren saria jaso zuen Barandiaranek, eta  “Eztia Argia” izenekoan lehen saria Francok; azken honek, gainera, Gozogintzako lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen. Argazkian, Usurbilen saritu zituzten Barandiaran eta Franco. Argazkian, ezker aldean Gorrotxategi Tolosako gozogile ezaguna ageri da.
Eztigintzaren sektorean oihartzun handiko eguna izaten da Usurbilen aspalditxotik ospatzen dena. Euskal Herriko bazter guztietako eztigileak hurbiltzen dira jaialdira. Zorionak bi andoaindarrei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!