Haur eta Lehen Hezkuntzako instalazioetan jarduera ezberdinak garatu ziren: 50 urteurrenaren kanta abestu, dantza egin, bertso emanaldia, eta ikasleentzako jokuak, DBHko ikasle nagusien koordinaketapean. Jaialdia oso animatua egon zen eta Aballarri Guraso Elkarteak prestatutako txokolatada gozo batekin bukatu zen.
Ostiraleko arrastian Zubitxo plazan euskararen aldeko “flash movie” saioa antolatu zen, Egaperen 50 urteak ospatzeko programatuta dauden ekitaldi ezberdinen testuinguruan. Bi koreografia abestu eta dantzatu ziren: “Hi lagun, euskaraz mintzatu” eta urteurrenaren kanta den “Egapetik mundura”. Ekitaldi arrakastatsua izan zen, partehartzaileen eta ikusleen kopurua kontuan hartuz.