Bake epaitegia, astelehenetan Atxulondon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 5a, 01:00

Atxulondo kultur etxean dute bulego berria Bake Epaitegiko kideek. Lehenengo solairuan dago bulego berritua, orain arte Udaltzaingoa egon den tokian. Astelehenetan eskainiko dute zerbitzua,10:00etatik 13:00etara. Aurrera plazako bulegoak itxi zirenetik, Villabonan eskaintzen zieten zerbitzua zizurkildarrei, baina aurrerantzean, zizurkilen izango dira astelehenero.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!