Gabon, Txirrita-ren azken emanaldi arrakastatsua Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 3a, 01:00

Arrakastatsua gertatu da bart berritu den antzezlana. Txirrita eta bere garaia ederki erretratatzen duen antzezlana ikusi izanaren sentsazioarekin irten zen Bastero kasik bete zuen ikusleak.
[Argazkiak]




 

Antzezlana osatu duten eragile, zuzendari, dantzari, musikari, antzezlari eta gainerakoek merezitako afari batekin eman zioten akabera Donostian urte hasieran ekin zioten abenturari. Izan ere, azken emanaldia izan da honako hau, Donostia, Ereñozu eta Urnietako antzeztokietatik igaro ostean.
Kultur produktu bikaina eta eskertzekoa burutu dute guztiek ere. Bejondeizuela zuei, eta bereziki, Urnietako partaide guztiei, musika, dantza eta antzerki zale guztiei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!