Txerri hiltzea Hogar Extremeñon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 3a, 01:00

Hogar Extremeñoko bazkideek goizean goiz ekin diote txerri hiltzearen usadioari.
Txerriaren zatiak partitu, sukaldean prestatu eta eguardirako mahaian pronto edukiko dituzte jakiak, elkartea osatzen duten familietako kide guztiek asteburu ederraz goza dezaten mahaiaren bueltan.
[Argazkiak]

Andoaindar guztiei luzatu diete gonbitea, elkartera hurbil daitezen.
Elkartea Andoainen 1977an sortu zenetik eutsi diote tradizio honi. Gastronomiaren eskutik, Extremadurako ohiturak eta tradizioa gogoratu nahi dute horrela.

Munduko leku guztietan bezala, Extremaduran ere, nekazariek euren bizimodu gogorrari aurre egiteko, ondo pasatzeko eta giza komunitatearen sentimendua indartzeko jan-edanaren kulturari heldu ohi zioten ahal zuten guztietan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!