Pausokaren egoitza berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 2a, 01:00

Hedabideen aurrean egitasmoa aurkeztu ondoren, gune berriaren irekiera ofiziala larunbat eguerdian egin zuten. Izaskun Alcala, Paki Navas eta Luismi Gomez egoitza berriaren irekiera ekitaldian izan ziren, hauexek bere adierazpenak:

INKESTA

1. Zein lotura duzu Pausokarekin?
2. Zer iruditzen zaizu elkarteak egiten duen lana?
3. Gustatu al zaizu egoitza berria?

Luismi Gómez:
1. Olatz 14 urteko haurraren aita naiz. Gure haurrarentzat tratamendu falta sumatu genuen eta Hernanin hasi ginen fisioterapeutekin lanean. Pixkanaka, haur gehiago zeudela ikusita, haur guztien beharrak erantzuteko lokal handiago bat eman ziguten. Horrela iritsi gara honaino. 
2. Guraso ikuspegitik, zoragarria iruditzen zait Pausokaren lana. Ezinbestekoa da, gurasoen laguntzaz gain, atzetik dagoen jende guztiaren laguntza jasotzea.
3. Oso polita. Udalari eta posible egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, Urnietan egoteko aukera emateagatik. 

Paki Navas
1.Besteei laguntzea gustatzen zaidanez, bolondres bezala hasi nintzen.  Nire enpresan, proiektu solidarioak aurkezten dira. Pausokarena aurkeztu nuen eta irabazi egin zuen. Horrela sartu nintzen ni egitasmo honen barruan.
2.Beharrezkoa. Maria nire laguna denez, pixkanaka laguntzen hasi nintzen, gaur arte. Gaur egun, aktiboki laguntzen dut.
3.Oso polita. Bertan parte hartu dut garbiketa eta margoketa lanetan laguntzen.  Gaztelua eta zalduna nik margotu ditut.

Izaskun Alcalá
1.Pausoka egunean hasi nintzen bolondres modura laguntza behar zutelako, eta hortik aurrera nire laguntza eskaini nien. Merchandisingaz arduratuko naiz. 
2.Gertutik ezagutzeko aukera izan dut eta, egia esan, egiten duten lana izugarria da.
3.Oso polita geratu da. Jende askok lagundu du eta hori oso ederra izan da. 


Pausokaren egoitza berria Idiazabal kalearen 13. zenbakian dago. Abenduaren 1az geroztik martxan dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!