Nazioarteko ziklokros froga, abenduaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 1a, 01:00

Datorren ostegunean ospatuko da Asteasuko ziklokros froga. Lars Boom holandarra izango da aurtengo izarra, baina harekin batera lehiatuko dira maila bikainean dabilen beste hainbat txirrindulari ere. Goizeko 09:00etan hasiko dira mastermailako txirrindulariak Elizmendiko zirkuituari birak ematen. Ondoren, kadete mailako neska mutilak eta junior mailakoak lehiatuko dira eta eguerdian ekingo diote lanari maila nagusiko emakume eta gizonek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!