Euskararen aldeko festa bihar Zubimusu ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 1a, 01:00

Bihar ostirala, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, euskararen aldeko festa egingo dute Zubimusu ikastolan. Argitxo iratxoaren bisita jasoko dute haurrek:
 

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatu ohi da urtero baina larunbata denez, Zubimusu Ikastolak bezpera, ostiral hau, aprobetxatuko du euskarari babesa erakusteko, gure hizkuntzaren erabilera handiagoa eta normalizazioa aldarrikatzeko, alegia.

Horretarako, egitarau zabala antolatu dute HH, LH eta DBHko ikasleentzat. Txikienek Argitxoren urtebetzea ospatuko dute, LHkoek egunari hasiera txupinazoa botaz eta pregoia irakurriz emango diote. Gero, euskararen inguruko leloak asmatu, idatzi eta ikastolako sarreran itsatsiko dituzte. DBHkoek, berriz, “Misterioa” dokumentala ikusiko dute eta herri kirolak, aurreskua eta kalejira egingo dituzte, besteak beste.

Helburua da euskararen presentzia zabaltzearen inguruan kontzientziatzea, gure hizkuntza pil-pilean mantentzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!