Ixiar eta Baxili Aizbitarte Maximino Lasarte mus txapelketan irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 30a, 01:00

Andoaingo Batzokiak antolatzen duen Maximino Lasarte Mus Txapelketako finalean emakumeak izan dira nagusi. Ixiar eta Baxili Aizbitarte izan ziren txapeldunak, finala Etxeberria eta Gonzalez “Torni”ri irabazita. Hirugarren sailkatua, berriz, Peñalvo eta Salgado izan ziren eta laugarren Tolosa eta Salaberria bikotea.

Txapelketa osoan izandako giro ona azpimarratu dute antolatzaileek. Afari eder batekin eta sari banaketarekin amaitu zen lehiaketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!