Kirol eta Liburuaren Asteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 30a, 01:00

Zizurkilgo Udaleko kultura sailak kultur egitarau zabala antolatu du abendurako. Tartean, Kirol eta Liburuaren Asteak, besteak beste:

Abenduak 15, osteguna

18:40 Tai Chi ikastaro irekia Atxulondon.

Abenduak 16, ostirala

18:00 Irene Caminos eta Gorka Susperregiren biketrialeko erakustaldia plazan.
Abenduak 17, larunbata

Hamabi orduz kirolean

10:00 Haurrentzako kirol eta jokoak Intxaur pilotalekuan. Ondoren hamaiketakoa eta opariak.

16:30 Choper, balance bike eta pedaldun karts-ak Intxaur pilotalekuan.

18:30 Halterofiliako Eguberrietako Torneoa, Intxaur pilotalekuan.

22:00 Haurren gau krosa

22:30 Zizurkilgo XX. Gau krosa.

Abenduak 18, igandea

09:30 Zizurkilgo VI. Pilota txapelketako finalak Intxaur pilotalekuan. Segidan Zizurkil eta Hernaniko emakumeen arteko pala desafioa.

10:00 Danena-Billabona (benjaminak) partidak Zizurkilgo futbol zelaian.

Abenduak 19, astelehena

18:00-20:00 Macarena Sanchez idazle zizurkildarra bere eleberriak sinatzen liburutegian.

18:30 Loatzo musika eskolako kideen emanaldia elizan.

Abenduak 20, asteartea

17:30 Ekuatore Gineako ipuinak eta jokoak, Estrella Ndong eta Idoia Sanchez, Iriarten.

Abenduak 21, asteazkena

18:00 Txistorra jatea Elizpe jubilatu elkartean.

Abenduak 22, osteguna

19:30 Konpasetan bidaia intimoa emakumeen istorioetan zehar, Susana Cencillo akordeoiarekin eta Garazi Kamio narratzaile, Atxulondon.

Abenduak 23, ostirala

17:30 Teodoro Hernandorena XV. Ipuin lehiaketako sari banaketa.

Abenduak 24, larunbata

Goizean zehar ikastetxetako ikasleak herrian barrena kantuan.

17:30 Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria plazan, Loatzo musika eskolako musikari eta Bukalai dantza taldeko dantzariekin.

Abenduak 28, asteazkena

17:30 Ipuinen mundua familian, ipuina eta bertsoa uztartuz, Plazida Otaño liburutegian. San Millan, Otaño eta Pello Errotako umeek ipuinak bertsotan abestuko dituzte. Bat-batean arituko dira Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal bertsolariak.

Abenduak 29, osteguna

17:00 Oker filma liburutegiko balioanitzeko gelan.

Abenduak 30, ostirala

17:30-19:30 Gotzon Huegun eskultorearen tailerra Atxulondon.

Abenduak 31, larunbata

16:00 Urtezaharretako lasterketa.

Urtarrilak 4, asteazkena

17:00 Yugo & Lala filma liburutegiko balioanitzeko gelan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!