'Gabon, Txirrita' antzezlana Andoainen abenduaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 30a, 01:00

2016an antzezlana ikusteko azken aukera izango da ostiralean Bastero Kulturgunean.
Sarrerak oraindik Andoainen, Asteasun, Zizurkilen, Urnietan eta Amasa-Villabonan eros daitezke:

Xabier Letek idatzitako 'Gabon, Txirrita' antzezlana ikusteko aukera izango etzi,
abenduaren 2an, Andoainen, 21:30ean Bastero Kulturgunean. 111 Akademiak Kilkerren soka egitasmoaren baitan programatu du emanaldia, eta 2016an antzezlana ikusteko azken aukera izango da.
Txirritari eginiko epaiketa bat irudikatzen du Xabier Leteren obrak. Duela 34 urte
Buruntza antzerki taldeak taularatu zuen Urnietan bertan, Xabier Letek berak
zuzenduta. Orain, Txirritaren heriotzaren 80. urteurrena baliatu du Donostia 2016
kultur hiriburutzak obra hau berriro taularatzeko. Joxan Goikoetxearena izan zen obra
berreskuratzeko ideia, eta berak jarriko dio musika zuzenean. Miren Gojenolak eta
Mikel Laskurainek zuzendu dute antzezlana.
Irailaren 10ean mustu zuten 'Gabon, Txirrita' antzezlana Donostiako Trinitate plazan
eta 29an bigarren emanaldia eskaini zuten Urnietan, Xabier Leteren herrian. Ostiraleko Andoaingo antzezpena 2016an antzezlana ikusteko azken aukera izango da.
Sarreren salmenta
Andoaingo emanaldirako sarrerak eskura litezke oraindik honako saltokietan, 12
euroren truke:
Andoain: Ernaitza, Delgado eta Stop liburudendak.
Asteasu: Mattin liburudenda.
Zizurkil: Egarri eta Iriarte tabernak.
Amasa-Villabona: Amasa kafetegia eta Iturrigoxo.
Urnieta: Bikain okindegia (plaza).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!