Euskararen Eguna ostiralean Fleming ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 29a, 01:00

Datorren ostiralean abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko  Eguna ospatuko dute Fleming ikastetxean. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Arratzain eta Arroako eskoletan:

  • ARROAN, ostegunean, goizeko 11:30ean irratsaio berezia izango da gurasoen partaidetzarekin. Ostiral goizean,  gaztaina jana eta Euskararen txantxangorria-ren horma-irudia egingo dira Arroako plazan eta arratsaldean, Euskal Jokuak.
  • ARRATZAINEN, ostiral goizean  eskola apainduko da eta arratsaldean, ikasleen  irrintzi saioa, txiste kontakizunak eta Euskal Karaokea izango dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!