Euskararen Astea Pello Mari Otaño ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 29a, 01:00

Atzo hasi eta ostiralera arte Euskararen Astea ospatuko dute Zizurkilgo Otaño ikastetxean. Hainbat ekintza antolatu dituzte egunez egun:

Azaroak 29, asteartea

10:30 LH 5 eta 6 Bandera jolasa.

11:00 HH4 eta 5 Fraisoro gozogintza laborategian.

15:00 LH 4, 5 eta 6 Beldurrezko ipuinak.

15:00 LH 1 eta 2 Altxorraren bila jolaslekuan.

Azaroak 30, asteazkena

15:15 Hitzarmena mediatekan. 2015-2016 ikasturtean euskararen inguruan eginiko bideoa ikusiko da. Haurrentzako haur txoko zerbitzua eskainiko da. Tertulia euskara dakitenentzat dago bideratuta.

16:30 Kafe tertulia eskolan.

Abenduak 1, osteguna

11:00 LH 1, 2 eta 3 Fraisoro ipuin kontaketa mediatekan.

15:10 LH Pintxo lehiaketa gelatan.

Abenduak 2, ostirala

10:00 HH Tailerrak gimnasioan.

12:00 LH 3 eta 4 Altxorraren bila.

15:10 Ikasle eta senideen arteko jolasak.

16:30 Gaztain jatea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!