Linoa, landaretik ehunera, pausoz pauso

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 28a, 01:00

Joan zen larunbatean, linoa landaretik ehunera ekartzeko prozesu guztia erakutsi zuten Larraulgo pilotalekuan. Prozesu harrigarri bezain erreala, pazientzia handiz burutzen zutena:

Argazkiak

Landarea oihal bihurtu arteko pausoak ezagutzeko aukera izan zen Larraulen linuaren proiektua landu duten Dina 7 elkarteko Pili Otaegi eta Koldo Jauregiren nahiz ofizio zaharra ondo ezagutzen duen Oiartzungo Estanis Urdanpilletaren eskutik. Bizkaia aldetik ere gerturatu zen jendea, –linua baino, artilea lantzen dutenak–, eta guztien artean antzinako langintza harrigarriaren erakusketa erakargarria eskaini zuten.

Dina 7 elkarteko Pili Otaegi eta Iñaki Alcalderen artean osatu duten 'Linua Larraulen 2016' liburua ere plazaratu zuten eta aurrerantzean eskuragarri egongo da 3 euroren truke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!