Urrezko Aizkoraren final-laurdenak, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 28a, 01:00

Bi herritar aritu ziren norgehiagokan Zizurkilen, joan den larunbateko kanporaketa saioan. Joseba Otaegik eta Jon Irazuk ikuskizun ederra eskaini zuten:

Argazkiak

Bien arteko lehia oso parekatua izan zen amaiera arte, eta biek ere saio polita egin zuten. 12 kanaerdiko zituzten ebaki beharra eta Jon Irazu izan zen lehena azken enborrera iristen. Azkenik, ordea, Joseba Otaegi gailendu zitzaion. Harri-jasotzaileen lana ere izan zuten gozagarri Intxaur pilotalekura hurbildu zirenek. Hodei Iruretagoiena eta Imanol Illarramendi aritu ziren nor baino nor. Iruretagoienak egin zuen lanik hoberena.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!