Azaroaren 25eko elkarretaratzea, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 28a, 01:00

Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko eguna da azaroaren 25a eta Aizan talde feministak elkarretaratzeak deitu zituen Zizurkilen eta Asteasun. Joxe Arregi plazan elkartu ziren zizurkildarrak, iluntzeko 19:00etan. Ordu berean zuten zita asteasuarrek, herriko plazan. Betaurreko moreak jantzita eta "Bakea ez da existitzen, feminismoa bai" leloa zuen pankartari helduz bildu ziren Aizan taldeko kideak, eta hainbat herritar gerturatu zen elkarretaratzera.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!