Emakumeenganako indarkeriaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 28a, 01:00

Azaroaren 25ean, Udal ordezkariek eta hainbat herritarrek bat egin zuten iluntzeko elkarretaratzean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Ondorengo idatzia irakurri zuen Maite Izagirre alkateak:
 

Azaroaren 25ean, 'Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna' ospatzen da.

Villabonako Udalak egun honekin bat egiten du.

Modu honetan, gaitzespenik sendoena adierazi nahi die emakumeen kontra egiten diren bortxakeria adierazpen guztiei, eta emakume izanagatik eragiten denbortxakeriaren aurkako konpromisorik sendoena azpimarratu nahi dugu, genero desberdintasun eta diskriminazioaren adierazpenik larriena delako.

Emakumeen kontrako indarkeriari buruz ari garenean, urratuak diren giza eskubideei buruz hitz egiten dugulako, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean... TOLERANTZIARIK EZ!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!