Santa Luzia ferira joateko irteera, jubilatuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 25a, 01:00

Abenduaren 13an Zumarragako ferira joateko irteera antolatu du Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak. Interesatuek, abenduaren 2a baino lehen deitu beharko dute 943 693 930 telefono zenbakira. Goizean azoka bisitatu eta elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldea libre izango dute txangoan parte hartzen dutenek. 08:00etan abiatuko da autobusa Larrauldik, 08:30etan Zizurkildik eta 08:45etan Adunatik. 26 euro izango da irteeraren prezioa, eta autobusean bertan egin beharko da ordainketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!