Mendi ibilaldia eta argazki aukeraketa, Kultur Astearekin amaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 25a, 01:00

Igandean, azaroaren 27an, mendi ibilaldiarekin eta 2017ko egutegiaren argazki aukeraketarekin amaituko da aurtengo Kultur Astea:

11:30 Mendi ibilaldia plazatik abiatuta. Ibeltz burdinola, Txuringadi errota edota Sansonen harria ikusi eta auzolanean egindako zubietatik igaroko dira parte hartzaileak.

18:00-20:00 2017ko egutegiaren argazki aukeraketa udaletxeko atarian eta DINA 7 taldeak antolatutako 'Binilozko Euskal Diskoak' erakusketa ikusteko aukera Ekomuseoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!