Nun espedizioaren berri eta argazki rallyko sari-banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 24a, 01:00

Iñigo Lizarribar, Mikel Legarreta eta Ibon Zabala Nun-eko espedizioaren berri emango dute gaur Gurea antzokian 20:00etan, Aizkardiren XXXIII. Mendi Astearen baitan. Ondoren, argazki rallyko irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Azaroak 24, osteguna: Nun-eko espedizioa India (Iñigo Lizarribar, Mikel Legarreta eta Ibon Zabala). 20:00, Gurea antzokia. Ondoren, IX. Argazki rallyko sari-banaketa.

Azaroak 25, ostirala: E, Petrel! antzezlana, kultura sailak antolatuta. 21:00, Gurea antzokia. Sarrera: 8 euro.

Azaroak 27, igandea: Mendi ibilaldia Amasamendin zehar. 08:30, Olaederra kiroldegiaren aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!