Jubilatuentzako irteera Zumarragara, abenduaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko azaroaren 24a

Santa Luzia eguna ospatzeko Zumarragako ferira joateko irteera antolatu du Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak. Goizean azokan buelta eman eta bazkaldu ondoren, arratsaldea libre izango dute:

Izena-emateko epea abenduaren 2an amaituko da Aiztondoko bulegoetan: 943693930. Prezioa: 23 euro.

Irteera goizeko 08:00etan izango da Larrauldik, 0814etan Alkizatik, 08:30etan Zizurkil goitik eta 08:45etan Adunatik. Kobraketa autobusean egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!