Prestakuntza ikastaroa langabezian daudenentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 24a, 01:00

CEBANCek lanerako prestakuntza ikastaroa abiaraziko du Buruntzaldea-Beterri eskualdeko udalekin elkarlanean, zeinaren bitartez hamar pertsonek ostalaritza munduan lan-kontratua eskuratuko duten. 

Ikastaroko parte-hartzaileek ostatu arloko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria eskuratuko dute eta ziurtagiri horrekin ostatu turistiko batzuetan, mantentze-lanetan, garbiketa eta logelen prestaketan, garbiketan, lisaketa eta arropa konpontzen, bezeroei arreta eskaintzen, gelazain gisa eta antzeko lanpostuetan aritu ahal izango dute. 
Kurtsoa teoriko-praktikoa izango da, 300 orduko iraupenekoa eta azaroaren 30etik 2017ko otsailaren 23ra eskainiko da Donostian Cebanc-en egoitzan. Ikastaroa egiteko lehentasuna izango dute gizarte laguntzak jasotzen dituzten pertsonek, denbora luzez langabezian daudenek, 35 urte baina gazteagoek eta oinarrizko prestakuntzako duten pertsonek. Beti ere Andoainen edo Urnietan erroldatuak izan behar dute. 

Informazio gehiago:
Cebanc: 943 316 900.
Lanbide Lasarte-Oria: 
943 023 814 – 023 805.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!