Plaza morea, ostegunean Zumea plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 23a, 01:00

“Tratu on” jaialdia:
17:00 Txapa tailerra | 18:30 Zumba ez sexista.
19:00 Flash mob-a | 19:30 Batukada feminista.

Aurkezpen ekitaldia:

Esti Mujika Hezkuntza eta Kultura zinegotziak ekimenaren aurkezpen ekitaldia egin zuen, hainbat Udal ordezkari eta teknikari alboan zituela: “Beste urte batez, emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurka gaudela, eta, hori ez ezik, indarkeria sorrarazten duten eragile guztien aurka ere bagaudela esateko irtengo gara kalera. Egun hori aldarrikapen egun bat da guretzat: Indarkeria matxistaren alderdi desberdinak identifikatzen jarraitzeko eguna, hain zuzen ere. Izan ere, emakumearen kontrako indarkeria etxeko gai pribatu bat izatetik, jendartearen eta politikaren arlora zabaldu da azken hamarkadan”.
Lanketa egiten jarraitzeko beharra defendatu zuen, eta Udal zerbitzu ezberdinak horretan dabiltza azken urteotan: “Jendarteko eremu guztietan lanketa berezia egitea ezinbestekoa dugu. Ildo horretan prestatu dugu aurtengo egitaraua. Gizarte Zerbitzuen saila, Gazte Lokala, Kale Hezitzaileak eta Udal Ludoteka aritu gara horren prestaketan”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!