Abian da Aizkardi mendi taldearen XXXIII. Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 23a, 01:00

Atzo ekin zitzaion Aizkardiren XXXIII. Mendi Asteari Alberto Zerainen 'Dhaulagiri udaberrian eta Manaslu udazkenean' ikus-entzunezkoarekin. Igandera arte hamaika emanaldi izango da. IX. Argazki rallyko argazkiak Gurea antzokiko sarreran ikusgai daude eta gogokoenaren aldeko bozka eman ahal izango da gaur iluntzean ere:

Azaroak 23. asteazkena: 11 Iturri kayak munduko ur bizietan zehar (Fermin Perez 'Mino'). 20:00, Gurea antzokia.

Azaroak 24, osteguna: Nun-eko espedizioa India (Iñigo Lizarribar, Mikel Legarreta eta Ibon Zabala). 20:00, Gurea antzokia. Ondoren, IX. Argazki rallyko sari-banaketa.

Azaroak 25, ostirala: E, Petrel! antzezlana, kultura sailak antolatuta. 21:00, Gurea antzokia. Sarrera: 8 euro.

Azaroak 27, igandea: Mendi ibilaldia Amasamendin zehar. 08:30, Olaederra kiroldegiaren aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!