Itzali argiak, piztu energia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 23a, 01:00

2015 urtean, Tolosaldea Garatzenek Tolosaldeko egoera energetikoaren diagnosia egin zuen eta jasotako ondorioei erantzuna emateko Piztu Tolosaldea Energia Plana burutu zuen. Plan horren baitan, hainbat ekina jarriko ditu martxan Tolosaldean, besteak beste, Amasa-Villabonan:

Energia tailerrak: Tailer praktikoak etxebizitzetako energiaren inguruan.

Pobrezia-energetikoa murrizteko ekintza: Pobrezia energetikoan aurkitzen diren familien etxeetako egoera energetikoa hobetzeko neurriak aholkatuko dira.

Energia bulegoa: Energiari buruzko zalantzak argitzeko (fakturazioari buruzko azalpenak, kontratazioa, diru-laguntzak...)

Energia Azoka: Energia aurrezteko eta sortzeko teknologiak gertutik ikusi eta energia garbiak ezagutzeko erakusketa ibiltaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!