Zuhaitz bat argiaren linearen gainera erori da gaur goizean, Berrasoeta inguruan. Ondorioz, bi poste hautsi eta herrriaren zonalde bat (kiroldegi inguruan, esaterako) argindarrik gabe geratu da. Dagoeneko Iberdrola hasi da poste berriak eta linea berriak jartzeko lanetan, baina litekeena da lan horiek iraun bitartean argindarrean eten txikiak jasan behar izatea.