Haur estimulazio musikal goiztiarraren tailerra, Zubimusuren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 22a, 01:00

Haur estimulazio musikal goiztiarraren tailera antolatu du azaroaren 26an Zubimusu ikastolak Zizurkilen, goizeko 11:00tatik aurrera. Saioa ordubetekoa izango da eta herritar guztientzat zabalik egongo da:

Zubimusu Ikastolak antolatuta, haur estimulazio musikal goiztiarraren tailerra eskainiko da 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat eta haien familientzat. Tailerra azaroaren 26an, larunbatean, izango da goizeko 11:00etan Zizurkilgo Zubimusu Ikastolan. Proposamena irekia da eta interesa duen orok har dezake parte. Parte hartzea doakoa da.

Musikhazi - Gipuzkoako Musikoterapia Elkarteak gidatuko du tailerra. Elkartearen esanetan, “musikarekin abestuz, jolastuz, instrumentuak joaz eta dantzatuz, haurraren garapena eta gurasoekiko lotura afektiboa indartzea bilatzen dugu”.

Estimulazio musikal goiztiarra “diziplina anitzeko prozesu kognitiboentzat onuragarria”  da eta tailerretan hainbat aspektu lantzen dira, hala nola, entzumenaren garapena, muskuluen kontrola eta garun erritmoa, kontzentrazio ahalmena, inteligentzia emozionala edota autokontrola.

Plaza kopurua mugatua da. Interesatuek izena eman beharko dute Zubimusu ikastolako idazkaritzan bertara joanda edo 943 69 23 21 telefonora deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!