EBEL elkarteak 25. urteurrena ospatu zuen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 21a, 01:00

Emakume baserritarren elkarteak mende laurdena bete du, eta atzo egin zituzten ospakizunak Zizurkilen. Udaletxean egindako ekitaldi ofizialarekin hasi zuten eguna bertaratutakoek, 25 urte hauetako bidea errepasatu, eta beste horrenbeste betetzeko gogoa erakutsi zuten. Ekitaldian zehar ez ziren faltatu izan bertsoak, irrintziak. Urteotan elkartea aurrera ateratzeko lanean aritu direnei omen egin zieten. Ondoren, Astigarragako emakume taldeak giza-froga erakustaldia eskaini zuen Plazaberrin.  Elkarrekin bazkalduz, festa giroan borobildu zuten eguna emakume baserritarrek.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!