Ipuinaren unibertsoa; saio bikaina larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko aza. 21a, 01:00

Haur eta heldu, Plazida Otaño liburutegia jendez bete zen larunbat goizean. Ipuinarne unibertsoa familian ekimeneko bigarren saioa zen; ipuina eta ilustrazioa batzen zituena. San millan ikastetxeko ordezkariak aritu ziren saioa osatzen: Mailu Ibarbia aritu zen kontaketan, eta Izaro Lizarraga ilustrazioak egiten. Saioaren bigarren zatian, haurrak izan ziren Mailuk kontatutako ipuina ilustratu zutenak. Gogotsu aritu ziren haur eta gaztetxoak, marrazkiak egiten.

Argazkiak
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!